'Each
Day A Lie'
[AINARA
LeGARDON]
Winslow
Lab, 05
Madrilen bizi den euskal jatorrizko musikari bat da Ainara LeGardon.
Bost urteko lanaren ondoren, In The Mirror estreineko diskoarekin, bere
lekua aldarrikatu eta lortu egin zuen. Bigarrena kaleratu berri du orain,
Each Day A Lie izenburu mamitsupean. Lehen entzunaldian sartzen ez diren
disko horietakoa da, zenbait unetan ondoan eduki eta laguntzen duena
eta etxeko disko kutunen artean betiko izango dena. Hitzak, pertsonalak
(The Winter Sun); kantuak, hipnotikoak (Each Day A Lie) eta gogorrak
(Dry Years); eta instrumentuek ere hitz egiten dute (A Second Of...).
Ez dira nahiko americana eta folk-rock etiketak; berezko estiloa nabaria
da. Chris Eckman (The Walkabouts), David Jimenez (A Room With A View)
eta Audience taldeko Hannot Mintegia eta Ager Insunza gernikarrek parte
hartu dute diskoaren grabaketan. Ekainaren 3an Basaurin arituko da (Bizkaia),
Madee seikote katalanarekin batera.
Jon Villapun
http://www.matraka.info